Drive logo

Arakatu Drive-ren biltegiratze-eginbideak

Zure gauzak, zure modura: Drive-ren eginbideak

 

Drive, Gmail eta Google Argazkiak zerbitzuei lotuta dago biltegiratze-sistema. Beraz, zuzenean Drive-n gorde ditzakezu fitxategiak, mezu elektronikoetako eranskinak eta argazkien babeskopiak. Behar izanez gero, hodeiko biltegiratze-plan handiagoa ere eros dezakezu.

15 GB-ko doako Google Drive biltegiaren logotipoa

Argazkiak, bideoak, aurkezpenak eta PDFak, baita Microsoft Office fitxategiak ere. Mota guztietako fitxategiak gorde daitezke Drive-n, segurtasun osoz.

Google Drive fitxategi moten zerrenda, hala nola irudiak, dokumentuak eta musika

Pribatuak dira Drive-ko fitxategiak, baina partekatu egin ditzakezu. Erraz gonbida ditzakezu beste erabiltzaile batzuk aukeratzen dituzun fitxategiak edo karpetak ikustera, iruzkintzera edo editatzera. Horrela, errazago jardungo duzue elkarlanean sarean.

Google Drive zerbitzuaren pribatutasuna eta partekatzeko aukerak

Funtsezkoa da fitxategien segurtasuna. Horregatik, seguru daude Drive-n gordetako fitxategi guztiak, telefono adimendunari, tabletari edo ordenagailuari zer gerta ere. SSL enkriptatzea darabil Drive-k; alegia, Gmail-ek eta bestelako Google zerbitzuek darabilten segurtasun-protokolo bera.

Google Drive zerbitzuaren segurtasun-blokeoa

Google-rekin funtzionatzeko diseinatuta

 
Gmail zerbitzuko argazki-eranskina Drive-n gordetzen klik bakarra eginda

Pasatu sagua Gmail-eko eranskinen gainetik eta sakatu Drive zerbitzuaren logotipoa. Horrela, Drive-n gorde ahal izango dituzu, toki bakarrean segurtasun osoz antolatzeko eta partekatzeko.

Gmail zerbitzuko argazki-eranskina Drive-n gordetzen klik bakarra eginda

Irudietako objektuak eta eskaneatutako dokumentuetako testua hauteman ditzake Drive zerbitzuak. Esaterako, "Eiffel dorrea" bilatzen baduzu, testuan hitz horiek dituzten dokumentuak eta Eiffel dorrea bera erakusten duten irudiak aurki ditzakezu.

Oregongo kostaldeko argazkia, Google Drive-n gordeta eta Google+en partekatuta

Gorde argazkiak Drive-n eta ikus itzazu Google Argazkiak zerbitzuan. Eman itxura profesionala argazkiei ahaleginik egin gabe. Gainera, animazioak, filmak eta beste gauza asko ere egin ditzakezu.

Google Drive datuak Chromebook-etan

Google Drive Chromebook-etan integratuta dagoenez, automatikoki egiten dira fitxategien eta argazkien babeskopiak. Chromebook berri gehienekin, 100 GB lortuko dituzu doan bi urterako.

 

Egin lan eraginkortasun handiagoz aplikazioekin

 

Sortu edukia eta kolaboratu beste erabiltzaile batzuekin. Partekatu dokumentuak eta fitxategiak, sortu kalkulu-orriak, eta egin aurkezpenak istantean Dokumentuak, Kalkulu-orriak eta Aurkezpenak aplikazioekin.

Google Drive zerbitzuko dokumentuak, kalkulu-orriak eta aurkezpenak, partekatzeko erabilgarri

Erabili Google Inprimakiak inkestak antolatzeko edo zerrendak osatzeko sareko inprimakiak sortuta. Ondoren, ikusi emaitzak txukun-txukun antolatuta kalkulu-orri batean.

Google Drive zerbitzuko Google Inprimakiak aplikazioaren adibidea

Erabili Google Marrazkiak grafikoak eta fluxu-diagramak sortzeko eta dokumentuetan edo webguneetan erraz txertatzeko.

Google Marrazkiak aplikazioaren ikonoa

Editatu profileko argazkia, diseinatu gauzak zure erara, sortu ideien diagramak eta beste. 100 Drive aplikazio baino gehiago dituzu eskura, gauza gehiago egin ahal izateko. Probatu nahi badituzu, instala itzazu Chrome Web Store dendako Drive bildumatik.

100 Google Drive aplikazio baino gehiago daude erabilgarri

Atera etekin handiagoa Drive-ri

 
Android telefonoekin dokumentuen argazkiak atera eta Drive-n gordetzeko prozesuaren adibidea

Eskaneatu paperezko dokumentuak Android gailuetarako Drive aplikazioarekin. Atera dokumentuen argazkiak (hala nola ordainagiriak, gutunak eta banku-laburpenak), eta PDF gisa gordeko ditu berehala Drive-k.

Google Drive konexiorik gabe edo konektatuta erabiltzea

Ezarri fitxategiak konexiorik gabe erabilgarri, telefonoak edo tabletak konexiorik ez duenean ere ikusi ahal izateko, adibidez, hegazkin batean edo konexio eskaseko eraikin batean zaudenean.

Google Drive fitxategien zuzenketa-historiaren adibidea

Mota gehienetako fitxategien azken 30 egunetako historia ikus dezakezu; horrela, erraz jakingo duzu aldaketak nork egin dituen, eta aurreko bertsioetara itzuli ahal izango zara. Horri esker, kontrolpean izango dituzu bertsioak.